martes, 9 de noviembre de 2010

BI TXIPIROIEN ABENTURA

Gaur , oso egun ona izan da klasean. Zerten eta nere ipuina gelako onena aukeratu dute. Irakurri ezazue:


Udazken batean, ozeano erdian, bi txipiroi bizi ziren beste askoren artean. Bat Pepon deitzen zen ete bestea Pitan. Peponek ile luzea zeukan, Pitanek berriz lapa bat lepotik zintzilik.

Goiz batean Peponek hau esan zion Pitani:

-Zergatik ez goaz ozeanoa ikertzera?

Orduan Pitanek erantzun hau eman zion:

-Ongi da, ez dut hemen bizitza osoa eman nahi.

Gau horretan,biak beraien etxeetatik irten eta plazan elkartu ziren. Iparrorratza eta korda lortuta koloniatik irten ziren.
Handik kilometro batzuetara lo egiteko geratu ziren. Hurrengo egunean, korronteak oso urrun eraman zituela konturatu ziren.Orduan, bat batean, zurrunbilo batek harrapatu zituen.

Laguntza eskatu zuten desesperaturik:

-S-O-S-esaten zuen Pitanek.

-Lagundu!-esaten zuen Peponek.
Orduan arroketatik tentakulu bat irtetzen ikusi zuten ,eta olagarro bat irtenzen. Olagarroak salbatu egin zituen eta orduan hau galdetu zien:

-Nola heldu zarete ona? Eta hau erantzun zioten:

-Ozeanoa ikertu nahi genuen eta gure etxeetatik ospa egin genuen

Gero, korronteak eraman eta zurrumbiloaren barruan jausi ginen. Olagarroa pentsakor geratu zen eta hau esan zien:
- Nola itzuliko zarete? –galdetu zien-.

- Egia esan ez dakigu ez non gauden ezta nola itzuli ere –esan zuen Peponek-.

Orduan olagarroak Sopelana herriko hondartza ondoan zeudela esan zien. Bi txipirioiak harrituta gelditu ziren ez zirelako iñoiz Sopelanan egon. Ordian hau esan zienolagarroak:

- Ez badakizue nora joan, karramarroei galdetu. Beraiek mapa asko dituzte.

Orduan hau galdetu zion Pitanek:

-Non bizi dira karramarroak?.

Eta olagarroak:

-Harroketan.

Bi txipiroiak orduan harroketara abiatu ziren. Handik apur batera karramarroengana iritsi ziren. Hau galdetu zieten:

- Ba al daukazue hemendik ozeano erdira iristeko maparik?

Karramarroak baietz erantzun zien eta mapa eman zien. Pepon eta Pitan Asko poztu ziren eta etxera abiatu ziren.

Bi egun pasatu ondoren ozeano erdira iritsi ziren. Eta beraien familiekinelkartu ziren. Hori bai! Zigortuta egon ziren urte osoan etxeti ihes egiteagatik.



**********************************************************************