domingo, 1 de enero de 2012

SATURNO KEXATI

Bazen behin, unibertsoko galaxia batean, Saturno izeneko planeta bat. Saturno, oso-oso kexatia zen, horregatik, astro guztiek “Saturno kexati” deitzen zioten.
Saturnok hogeita sei ilargi zituen, eta ilargi guzti horiek bere zerbitzura zeuden egun eta gau. “Bustita nago!” esan, eta han zeuden bere ilargi guztiak lehorgailuarekin. “Gose naiz” esan, eta han zeuden hogeita sei ilargiak izar soparekin.
Egun batean, bere ilargiak nazkatu egin ziren Saturnoren kexataz , eta ospa egin zuten bere orbitatik. Orduan, Saturno, bakar- bakarrik geratu zen, zituen kezka guztiak inori esan ezinean.
Asko pentsatu ondoren, erabaki zuen, Eguzkiarengana joango zela laguntza eskatzera:
-Eguzki andrea, nire kexak direla eta astro guztiek alde egin dute nire ondotik. Oso bakarrik sentitzen naiz, eta nire ilargi maiteak itzultzea behar dut.
Eguzkiak, Saturno lagundu nahian esan zion:
-Pazientzia pixka bat eduki behar duzu, Saturno. Ez bazara hainbeste kexatzen, laster bueltatuko dira zure ondora.
Eguzkiari kasu eginez, Saturno bere lekura bueltatu eta kexatzen usteari buruz pentsatzen hasi zen. Nahiko zaila izango zitzaiola konbentzituta zegoen.
Asteak eta asteak igaro ondoren, ilargiak haserre jarraitzen zuten, eta ez zuten bueltatu nahi.
Saturno, etsita, Eguzkiarengana bueltatu zen. Oraingoan zakar hitz egin zion Eguzkiari:
-Aizu! Eguzki! Pazientzia eduki dut baina ez dit ezertarako balio izan!
Eguzkiak, Saturnoren portaera ikustean, haserretu egin zen:
-Nola ausartzen zara Eguzkiari honela hitz egiten? Nor uste duzu zarela?, Alde hemendik oraintxe bertan eta ez zaitez itzuli!
Orduan Saturno bere lekura itzuli zen bere kexak esateko inor barik. Asteak eta asteak igaroz joan ziren.
Egun batean izar berri bat sortu zen.Ez zen oso distiratsua ezta ere oso handia baina Saturnok esan zion:
-Saturno naiz, Saturno Eguzkisistem, nire laguna izan nahi duzu?- galdetu zion ilusioz Saturnok-
- Bai, ni Izartxo Izarra naiz,eta noski baietz!. Orain unibertsoko izarrik zoriontsuena naiz.
Bitartean beste astro guztiak eszena hori begiratzen ari ziren. Zerbait egin behar zutela erabaki zuten:
- Saturnok lagun bat dauka!. Ezin da hori gertatu- esan zuen Uranok-.
-Lagunak baditu azkenean ez du ikasiko
Orduan Izartxorengana joan ziren eta dena azaldu zioten.
-Saturno beti kexaka dabil, ez izan bere laguna.
Orduan Izartxok ideia bat izan zuen:
-Badakit zer egin. Saturnori zuei barkamena eskatzeko esango diot.
Eta horrela gertatu zen. Izartxok Saturnori esan zion barkamena eskatzeko eta Saturnok hala egin zuen, barkamena bihotzez eskatu zuen eta bihotzez barkatu zioten.
Handik aurrera astro guztiak lagunartean bizi izan ziren eta Saturnori eraztun distiratsu bat oparitu zioten eta esan zioten:
-Tori eraztun hau!. Eraztun hau gure laguntasunaren ikurra da.
Horrela lortu zuen Saturnok bere eraztun distiratsu eta ederra. Hori da Saturnoren ezaugarririk polit eta ederrena. Horregatik egin da hain ospetsua.
Azken finean hau da lagun on baten errezeta:
-100 gr. Konfiantza
- 3 koilarakada barre
- 10 tona leialtasun
- 40 kilo zoriontasun
Dena ondo nahastu eta labean 10 aste egiten egon. Azkenik barkamen tanta batzuk bota eta horra hor
Lagun on bat!!!





BUENA RACHA

Durante estas navidades he pasado una muy buena racha. ¡Tres premios en una semana!: el primero de dibujo, el segundo de redacción y el tercero de canto. El de dibujo me lo han dado en la academia de inglés de mi pueblo (Hamilton), consistía en hacer una felicitación navideña, la que veis aquí. El segundo lo he ganado en una competición organizada por la mancomunidad de Uribe-Costa. He quedado primera en mi categoría, con un cuento titulado "Saturno Kexati" . El tercero se lo dieron a mi coro en una competición de villancicos, en la localidad de Amurrio (Alava). Urte Berri On.