Gaur egun zoragarri bat izan da, zeren eta Pakea Bizkaiako Ipuin Lehiaketa irbazi dot. Nere ipuinak Ikerren Egunerokoa du izena, Lehiaketa Ipuin hasiera honeri bukaera bat jartzean datza:
2010eko abuztuaren 11an, arratsaldeko hiruretan, Pakea Bizkaia belauntzia Bilbotik atera eta Irlandaruntz aurkitzen zen nabigatzen. Inguruan itsasoko ur berde-urdinska soilik ikusten zuten, baina halako batean litro t’erdiko esne botila txuri bat ikusi zuten ur gainazalean. Botila hura...
Eta nere hamaiera hau izan da:
Iker izeneko mutiko batena zen. Mutiko hura oso atsegina zen eta Nerea izena zuen neska batez maiteminduta zegoen.
Berak eguneroko bat zuen eta bertan bere sekretu guztiak idazten zituen, Nerea gustoko zuela ere.
Egun batean Ikerrek ideia bat eduki zuen. Esne botila bat hartu eta bere eguneroko han sartu zuen. Gero, kaira joan eta botila itsasora bota zuen. Botila itsasoan barrena joan zen. Iker, iñork aurkituko ez zuelakoan zegoen, baina Pakea Bizkaiako tripulazioak aurkitu egin zuen, zabaldu eta egunerokoa ikusi zuten. Baina sekretu asko zituenez, berriro itsasora bota zituen. Horrela, Ikerren sekretuak berriro itsasorantz abiatu ziren.
Hala ere handik egun batzuetara hortik urbil zebilen egaluze batek botila jan zuen. Gero arraina harrapatu eta merkatuan salgai jarri zuten. Egun batzuk geroago, Nerearen amak arrain hori erosi zuen. Egaluzea ebakitzen bitartean botila agertu zen. Orduan, harrituta, Nereari esan zion. Nereak botila hartu, eta zabaldu egin zuen. Ikerren egunerokoa zabaldu eta irakurri egin zuen.
Nerea txundituta geratu zen, egunerokoa zabaldu eta dena irakurri zuen. Ikerren telefonora deitu eta berari ere gustatzen zitzaiola esan zion. Honez geroztik Mikel eta Nerea bikote egin ziren eta pozik bizi izan ziren elkarrekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario